Sugeen proiektua!

 
Aurten, Aranzadi Zientzi Elkartearekin batera, prroiektu bat burutu dugu: sugeei burzko sinismen okerrak landu ditugu. 
Horretarako 1. eta 2. DBH-koek power point bat ikusi dute eta Euskal Herriko suge motei buruz hitz egin dute. Ondoren 1.DBH-koek antzerki bat egin dute taldeka, bertan sugea protagonista eta paper ona izanik. 
2. DBH-koek eskulanak egin dituzte, animaliak ardatz izanda.
4. DBH-koek Aranzadiko herpetologiako kide batzuk emandako hitzaldi batean hartu zuten parte: bertan, gure inguruetako sugeen berri eman zuten adituek, eta hauek bakean utzi behar ditugula irakatsi zuten. Haiek ez dizute ezer egingo lasai uzten badituzue. Baita ere, suge bat erasotzen dizunean zer egin behar duzu azaldu zuten. Bukatzeko eta beldur honekin amaitzeko suge batzuk erakutsi eta ikutzen utzi zituzten.
Ondoren 4. mailako natura taldekoek zenbait poster egin zituzten sugeen sinismenei buruz. 
Honekin, sugeei buruzko beldur eta sinismen okerrak alde batera utzi dituzte El Pilarreko ikasle guztiak.
 
 
 

LORATEGIAREN ASTEA!

Udaberriaren etorrerarekin batera gure lorategiak bere soinekorik ederrenak jantzi ditu eta horretaz baliatuz, guk gure ekintza kopurua handitu dugu. Maiatzaren bukaera honetan lorategia ezagutzen jarraitu nahi dugu: Nolakoa den, zein animalia bizi diren bertan, zein lore diren kolorea ematen diotenak, zein zuhaitz espezie ditugun…
Horrela, ikasturteari bukaera emateko garaia iristen ari zaigun honetan LORATEGIAREN ASTEA ospatuko dugu eta ekintza mordoa egingo dugu bertan. Ekintza guzti horiek, beti bezala, gure webgunean ikusteko aukera izango duzue. 
Gozatu!
 

 

Hontza zuria lorategian!!!

Asteartean 16:30ak inguruan lorategian hegazti handi bat ikusi genuen hegaka. Zuria zen eta buru borobila eta nahiko handia zuen. Hasiera batean, hegaldi motz bat ikusi genuen eta sagarrondo bateko adar batean ezarri zen. Ondoren berriro ere hegaka hasi zen eta gelatik gertu pasa zenean hontza zuria zela ikusi ahal izan genuen!

Izugarrizko sorpresa izan zen, izan ere, hontzak gautiarrak dira eta ez da erraza izaten egunean zehar ikustea. Aranzadiko eraztunketa bulegoko lagunekin hitzegin ostean, esan ziguten orain araldian daudela. Hontzak gautiarrak direnez, gauak luzeak direnean jartzen dira araldian.

Itxuraz, gure bisitari berria ehizean zebilen. Ornodun txikiak jaten ditu eta momenturen batean, lurrean eta guzti ikusi genuen.

Bizilagunek aipatu digute, gauez eskola inguruko baso txiki batean ikusi izan dutela. Orain, interesgarria izango litzateke bere irudiren bat hartu eta habia non jartzen duen jakitea, agian inguruan egagropilak izango baitira.Ea zorte pixka batekin hontza berriro ikusteko aukera dugun. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu!!!       

                 

                                                                                            2013-01-22

 

 

Inbaditzen gaituzte!

Lorategitik oso gertu landare inbaditzaileak daudela konturatu gara. Informazio gehiago nahi duzula? Dibertsifikazio atalean (Dbh) aurkituko duzu jakin beharrekoa.

Lorategi anitza eta bizia

Eskolara itzuli gara eta lorategira begiratu dugunean: A ze sorpresa! Gure arbolak fruituz beteak daude: Udareak, pikuak eta sagarrak adar guztietan! 

Zientzia eguna

 
3. eta 4. milako ikasleak zientzalari bihurtu ziren egun batez eta areto nagusia eta frontoia haien laborategi erraldoia bihurtu zuten. Bertan haiek egindako esperimentuak azaldu zizkioten 1. eta 2. mailako ikasleei. Besteak beste; pH-azaldu zuten, emakume zientzialarien asmakizunak, elektromagnetismoa...
1. eta 2. mailako ikasleez gain baita ere irakasleak primeran pasa zuten egindako esperimentuak ikusten eta probatzen!