Sugeen proiektua!
LORATEGIAREN ASTEA!
Hontza zuria lorategian!!!
Asteartean 16:30ak inguruan lorategian hegazti handi bat ikusi genuen hegaka. Zuria zen eta buru borobila eta nahiko handia zuen. Hasiera batean, hegaldi motz bat ikusi genuen eta sagarrondo bateko adar batean ezarri zen. Ondoren berriro ere hegaka hasi zen eta gelatik gertu pasa zenean hontza zuria zela ikusi ahal izan genuen!
Izugarrizko sorpresa izan zen, izan ere, hontzak gautiarrak dira eta ez da erraza izaten egunean zehar ikustea. Aranzadiko eraztunketa bulegoko lagunekin hitzegin ostean, esan ziguten orain araldian daudela. Hontzak gautiarrak direnez, gauak luzeak direnean jartzen dira araldian.
Itxuraz, gure bisitari berria ehizean zebilen. Ornodun txikiak jaten ditu eta momenturen batean, lurrean eta guzti ikusi genuen.
Bizilagunek aipatu digute, gauez eskola inguruko baso txiki batean ikusi izan dutela. Orain, interesgarria izango litzateke bere irudiren bat hartu eta habia non jartzen duen jakitea, agian inguruan egagropilak izango baitira.Ea zorte pixka batekin hontza berriro ikusteko aukera dugun. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu!!!
Inbaditzen gaituzte!
Lorategitik oso gertu landare inbaditzaileak daudela konturatu gara. Informazio gehiago nahi duzula? Dibertsifikazio atalean (Dbh) aurkituko duzu jakin beharrekoa.
Eskolara itzuli gara eta lorategira begiratu dugunean: A ze sorpresa! Gure arbolak fruituz beteak daude: Udareak, pikuak eta sagarrak adar guztietan!