Lorategien funtzioa gizarte urbano batean
Euskal Herria bezalako herri urbanizatu batean eta are gehiago, Irun bezalako hiri handi batean, parke eta lorategiek berebiziko funtzioa dute bertako hiritarren egunerokotasunean. Aisialdi leku ez ezik, lasaitasun lekuak eta naturarekin kontaktatzeko gune bakarretarikoak dira ingurukoen eguneroko bizitzan. Zer esanik ez, lorategi eta parkeak ume askoren jolas leku dira eta hauetako askorentzat naturarekin kontaktatzeko gune bakarrenetarikoak.
Baina lorategiek eta parkeek eduki dezakete beste funtziorik. Hauen kudeaketa on batek, hiri barneko bioaniztasunaren gune garrantzitsuak bihur ditzake, bertako fauna eta florarentzako bizileku bakarra izan daitezkeelako.