Dbh2

Lorategia ARTE bihur ezazu

 LORATEGIRA LOREEN BILA!         

 

Gaur 2. A koak eta 2Bkoak,  bikoteka, lorategira jaitsi gara proiektu berri bat abian jartzeko.

Lan hau honetan datza: bikote bakoitzak hiru edo lau lorea hartu eta gero egunkariarekin lehortu behar ditugu aste batean zehar, pisua gainean jarriz.

Ostegunean eta ostiralean, gelan aritu gara gure loreak sailkatu nahian, liburu eta web orrien laguntzaz.

Aste Santua eta gero, lana entregatu behar dugu, hartutako loreen txostena eginez (izen zientifikoa, arrunta, non eta noiz hartu dugun lorea…). Txosten guztiak bateratuz,  gela bakoitzaren loreen bilduma egingo dugu.