Dbh1

Lorategia Ezagutzen

Ezagutzen al dugu lorategian dagoena? Ba al dakigu zer dagoen? Zer ezkutatzen du gure lorategiak?

Galdera hauek erantzuteko asmoz, lorategira irten gara argazki kamara eskuan dugularik. Hau da gaia:

“Bila ezazu lorategian atentzioa deitzen dizun edo interesgarria iruditzen zaizun edozer. Argazkia atera eta informazioa bilatu horri buruz, 5 minutuko aurkezpena egiteko gelako gainontzeko kideen aurrean. Aurkitu duzunak orijinala izan behar du eta zure gelakideen arreta deitu behar du”.

Ekintza ezin interesgarriagoa suertatu da eta arrakastatsua: lorategian intsektu txiki bezain ezezagunak, larbak, ugaztunen gorotzak, goroldioak, udare ustelduak, koniferak, prozesionariak,  lore txiki asko…denetarik aurkitu dugu! Aniztasun handiko lorategia da gurea eta ekintza honek, zerbait gehiago ikasteko aukera eman digu!

Udaberri amaieran berriro errepikatuko dugu, ea zer eskaintzen digun lorategiak.

 

Gure jardinetik ikusita:
 

Orain dela egun batzuk, lorategira joan ginen naturako klasea ematera. Orduan Aiako Harrian tiro batzuk botatzen ari zirela konturatu ginen. Hainbeste txori zeuden udazkenean geundelako. Gogoratu ginenean udazkena zela mendietara begiratu genuen. Mendiak ikustean kolore ugari ikusten ziren: gorrixka, marroia, horixka, berde iluna… eta pena eman zigun zuhaitzak hostorik gabe geratzea. Hori bai, oso polita ikusten zen eta eguraldi atsegina egiten zuen: udazkeneko hego haizea!

DBH-A  2012-11-08                  

Miriam Becerra

 Cristina Ollo

 

Zergatik erortzen zaizkie hostoak zuhaitzei?

Hostoen jausialdia berritze sinboloa da zuhaitzentzat: urritik abendura doan epean bere hosto guztiak galtzen dituzte zuhaitzek, hostotza berria sortzeko helburuz.

Aste hauetan zehar edozein parketan zapaldu dezakegun hostotzaz osaturiko alfonbra Naturaren estrategia baten ondorio besterik ez da. Udazkena sartzearekin batera, hotza datorkigu eta eguzki ordu gutxiago izaten ditugu. Horren ondorioz, kolore berdea ematen dien klorofila galtzen hasten dira hostoak. Haien ezaugarriak desagertzen direnean, hostoa sikatu egiten da. Hosto lehor hauengatik janaria jasotzen jarraitu ezin duenez, gainetik kentzen ditu zuhaitzak. Beraz, hosto zaharrez libratu ondoren, udaberrian hostotza berria izateko prest dago zuhaitza.

Bera elikatzen jarraituko ez duten hostoak askatutakoan, negu gorrian, biluzik, zuhaitzak itzal txikiagoa emango du eta, beraz, neguan askoz urriagoa den eguzki-argia gehiago aprobetxatu ahalko du.

Lurzoruan du jarraipena Naturaren ziklo honek. Haizearen laguntzarekin, hostoak lurrera erortzen dira, hostotzazko etzaleku biguna sortuz. Alfonbra honek funtzio biologiko bat du: hostotza berria sortzeko materia organikoa zuhaitzei itzultzea. Gatz mineralez hornitzen du lurzorua eroritako hostotzak. Horrela, zuhaitzei jateko balio dien ongarria sortzen da.

Udazkena

Goizean goizetik beroa egiten zuen eta gure gelako leihotik Aiako Harriak ikusi genituen kolore oso politeko zeruarekin. Eguzkia ateratzen ari zen.
 
Ondoren, lorategian ginela "atmosfera" gaia ematen, momentu batean hegazti mordo bat ikusi genuen hegan egiten, denak norabide berdinean. Iñakik esan zigun hori migrazioa zela. Migrazioa haizea hegoalderantz doanean eta eguraldi ona egiten duenean egiten dute hegaztiek. Hegazti hauek bero bila joaten dira hegoalderantz, negua pasatzera.

Hegazti hauek pasa bezain laster, jendea ehizatzen zegoela entzun genuen.
 
 1. DBH B   2012-ko Udazkena

          Gorka Del Caño
           Gonzalo Luna

Zer da Likena?


Likena onddo eta alga biren elkarketa sinbiotikoaren ondorioz sortutako bizidun konposatua da. Bi osagaien ezaugarrietatik desberdinak diren ezaugarri fisiologiko eta morfologikoak ditu.

Onddoa (heterotrofoa), askomikotinoa izaten da eta alga (klorofiladuna) zianofizeoa edo klorofitoa da gehienetan. Elkarte hau iraunkorra da eta ugaldu ahal da. Munduan 20 milioi espezie inguru dira.

Ekaitz Gil DBH 1A

2012-11-12

 

Buddleja davidii, otra planta invasora cerca del colegio.

 

Buddleja davidii o arbusto de mariposas es una especie de arbusto de la familia de escrofulariaceas. Es originaria de China y Japón y se utiliza como planta ornamental en los jardines de todo el mundo.

La planta fue descubierta por un misionario de Ezpeleta (País Vasco francés) llamado Jean Pierre Armand David que dio nombre a la planta descubierta en su viaje a china en 1869.

Esta planta suele alcanzar unos 2-3 metros y suele tener una flor de color rosa, azul o púrpura. Cerca de nuestro jardín, en una zona abandonada, hemos encontrado Buddleja davidii y nos preocupa mucho, ya que esta planta es invasora y podría entrar a nuestro jardín.

Peifu Wu (1. A)       16-10-2012

Udazkena hasi da lorategian

 

Lorategian, naturako klasea ematen ari ginela, zuhaitz bat ikusi nuen nire ondoan. Ez nekien zein zuhaitz zen, baina lurrean gaztainaren azalak zeudela ikusi nuenean konturatu nintzen gaztainondoa zela. Irakasleak esan zidan Indiako gaztainondoa zela.

Udazkenean gaudelako hosto pila bat zegoen lurrean eta bertan, armiarmak eta beste intsektuak zeuden.

Baina lorategian txoriak ere ikusi genituen. Momentu batean belarretik karnaba asko atera eta gure gainetik hegan pasa ziren. Ondoren bi mika ikusi genituen hegan.

Eneko Aires eta Aitor Ladrón de Guevara(2012-10-04)

LORATEGIA EZAGUTU DUGU!

Gaur, naturako orduan, lehenengo aldiz lorategira joateko aukera izan dugu eta sorpresa ederra hartu dugu. Nahiz eta eskola barruan egon, ez ginen sekula bertan izan eta egia esan uste genuena baino handiagoa eta ederragoa da!

Hasieran frutarbolak ikusi ditugu: sagarrondoak, pikuak, gereziondoak, udareondoak, intxaurrondoak eta kiwiak! Gereziondoetan izan ezik, gainontzekoetan fruitua ikusteko aukera izan dugu eta egia esan, batzuentzako aurreneko aldia izan da fruituak arboletan bertan ikusten genituela.

Bukatzeko, lorategi bukaerako eserlekuetan bildu gara eta naturako klasea eman dugu: Lur planeta. Zein modu hobeagorik lurra ezagutzeko gure lorategian baino?

DBH 1A eta DBH 1B

Aipamenak-Comentarios

No se encontraron comentarios.

Nuevo comentario